2021ko otsailaren 11tik aurrera 2019/20 ikasturteko Graduatu tituluak eskura daude. Interesatuek Idazkaritzatik pasatu ahal duzue bulegoko ordutegian
BULEGOKO ORDUTEGIA
Goizez: astehelenetik ostegunera 11etatik 12etara
Arratsaldez: astearte, asteazken eta ostegunetan 18etatik 19etara
AZKEN BERRIAK
Gure partaidetza zentruaren jardueretan eta bizi garen inguruaren bizitza sozialean eta kulturalean laguntzea oinarrizko helburu duten jarduera soziokulturalak ere egiten ditugu: hitzaldiak antolatzen eta hitzaldietan parte hartzen, ospakizunetan, museo bisitak, etc.
EPA BASAURI DENON ESKOLA HHI ZENTRUA
EPA BASAURI “DENON ESKOLA” HHI ZENTRUA Basaurin kokatuta dago eta helduen prestakuntzari bideratuta dago. Gainera, San Antonion (Etxebarrin), Abusun (Arrigorriagan), Orduñan, Orozkon eta Ugao-Miraballesen guztira 1500 pertsona matrikulatuekin beraren menpeko Zirkuluak existitzen dira.
Bi motatako irakaskuntzak ematen ditugu: arautuak eta ez arautuak.
Hezkuntza arautuak DBH Graduatuko titulu ofiziala lortzea helburu dutenak dira. Prozesua hutsetik hasi daiteke (maila I) eta ezaguerak finkatzen joan (Maila II) Bigarren hezkuntzara ailegatu arte (Maila III).
Irakaskuntza ez arautuen bidez, nahi duenak 25 edo 45 urte baino gehiagoko Unibertsitatera sartzeko probetara edo Heziketa Zikloetarako sarrera azterketetara prestatu daiteke. Gainera atzerritarrentzako Gazteleraren- Espainieraren ikaskuntza kontuan hartu daiteke, Euskera, Ingelesa, Informatika eta Artea.